XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

V. KULTUR ANTOLAKUNTZA

4. MAILA

KONTZEPTUAK

1. Sistema soziokulturalaren elementu nagusiak: ingurunera moldatzea, elementu materialak, giza egituraketa zientzia, teknologia, sineste-sistema, genero-sistema, komunikabide sinbolikoak.

2. Kulturen arteko elkarreragina. Kulturen aniztasuna eta erlatibotasuna, kultura nagusiak eta menpekoak. Akulturazio prozesuak.

3. Mendebaldekoak ez diren kulturak gaur egun. Kultura horietako baten azterketa sakona.

4. Giza talde eta hurbileko kulturak: gutxiengoak, emigranteak, talde marjinalak.

5. Egungo zenbait kosmo-ikuspegi. Erlijioa gertakari indibidual eta sozial bezala. Ideologiak.

PROZEDURAK

1. Arazoen eta hipotesien formulazioa:

Kultura nagusi baten eta menpeko baten arteko tirabirak mugatzea.

2. Informazioaren bilaketa eta tratamendua:

Hainbat informazio iturri erabiliz, giza komunikabideak bereziki, zenbait kultura motari buruzko informazioa biltzea, aztertzea, interpretatzea eta kritikatzea.

Banakako lan bat burutzea, norbere kulturatik hurbilago zein urrunago den kultura batez.

3. Azalpenerako prozedurak:

Gure gizartearen eta beste zenbaiten arteko kultura desberdintasunak alderatzea, aztertzea eta baloratzea: akulturazio prozesuak eta kultura nagusien eta menpekoen arteko harremanak azaltzea.

Kultura eta gizarteetako ideia, sineste eta ohiturekiko ulermen enpatikoa, azalpena eta kritika burutzea.

4. Komunikazioa:

Kulturen arteko elkarreraginak sortutako arazoren bati buruzko mahainguruak, eztabaidak antolatzea eta arazo horri buruzko iritziak ematea.

JARRERAK

1. Ezaguerazko balioak eta jarrerak:

Beste kulturak ezagutzeko eta kultura horien funtsezko egitura soziokulturalen elementuak ulertzeko jakin-mina.

Mendebaldeko kulturen lorpen eta kontraesan historikoak ezagutu eta horiei buruzko iritziak eman.

Iraganetik jasotako elementu berriekin duten harremana ikertzeko eta kritika egiteko joera.

2. Tolerantzia, enpatia eta elkartasuna:

Norberea ez den kultura eta gizarteekiko bizimodu, sineste eta jarrerak onartu, errespetatu eta horiei buruzko iritzi kritikoak eman.

Giza elkarteek eratutako kultur sistema aztertu eta ulertu.

Kultura jakin bati buruzko analisia egiteko, kultura horren ikuspegiak, jarrerak eta sinesteak kontuan hartu, hori izango baita kulturaren ezaugarri nagusiak ulertzeko bidea.

3. Partaidetza:

Gure inguruko kulturak elkartea aberasteko bide bezala onartu eta kultura horien babesa eta garapena indartu.

Talde marjinatuak, emigranteak eta gutxiengoen eskubideak eta askatasuna babesteko antolatzen diren ekintzetan parte hartu.